25 noviembre, 2016

Lege jakinarazpena

Web honen titularraren izena

Informazio gizartearen eta komertzio elektronikoaren zerbitzuen uztailak 11ko 34/2002 legea beteaz, www.irunweb.com webaren titularra honakoa dela informatzen zaitugu:

Arrazoi Soziala :
Irunweb SL
I.F.Z.:
B75110452
Helbidea:
Aranibar Kalea 3, 20305 Irun (Gipuzkoa)
Telefonoa:
943 62 09 79
Posta elektronikoa:
unai@irunweb.com

Web honen erabileraren baldintza orokorrak

Web orri honetan sartzeak Erabiltzaile bilakatzen zaitu, eta sartzeko unean www.irunweb.com gunean indarrean diren erabilera baldintzak ezagutu, ulertu eta onartu egiten dituzula suposatzen du. Hori dela eta, erabiltzaileak web honetan sartu eta bere zerbitzuak erabiltzen dituen bakoitzean erabilera baldintza orokorrak irakurri beharko ditu, hauek aldaketak jasan ahal dituztelako.

Erabiltzailetzat hartuko da www.irunweb.com gunean sartu edo ibiltzen dena edo web guneko doan nahiz ordaindutako zerbitzuak erabili edo horietan parte hartzen duena.

Helburuak eta aplikazio eremua

Erabilera baldintza orokorrek www.irunweb.com gunearen sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, eta baita ere web gune honetako edukiak erabiltzearen ondorio izan daitezkeen erantzukizunak arautzen dituzte, besteak beste, testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinua, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak, informazioa edo lege nazionalek eta jabetza intelektualeko eta industrialeko nazioarteko hitzarmenek babestutako beste edozein sortze-lan.

Irunweb SL-k baldintza zehatzak jar ditzake berariazko zerbitzuak kontratatu edo/eta erabiltzeko eta horretarako ere baldintza orokor horiek ezarriko dira.

Web guneko zerbitzuetara sartu eta erabiltzeko baldintzak

  1. www.irunweb.com orrirako sarbidea doakoa eta librea izango da. Ordea, zerbitzu eta eduki batzuk zerbitzu edo produktua kontratatu aurrekoari lotuta egon daitezke eta kasu horietan, Irunweb SL-k horretarako baldintza zehatzak jarri eta kontratazio aurretik zure eskura jarriko ditu.
  2. Web gune honetako zerbitzu edo edukiak erabili nahi dituzten adingabeek euren guraso edo ordezkari legalen aurretiko baimena beharko dute eta guraso edo ordezkariak izango dira euren kargu dauden adingabe horiek egiten dutenaren arduradun bakarrak. Erabiltzaileak web gune hau behar bezala eta legearen arabera erabili beharko du uneoro honako hauek betez: baldintza orokorrak, indarrean dagoen legedia, morala, ordena publikoa eta Interneten onartu ohi diren praktikak.
  3. Erabiltzaileak ziurtatzen du web gune honetako formulario bidezko harpidetzetan emandako informazioa legezkoa, benetakoa, zehatza eta eguneratua dela. Emandako informazioan edozein aldaketa badago, erabiltzailearen ardura eta ez beste inorena izango da Irunweb SL-ri jakinaraztea.
  4. Erabiltzaileak web gunean ez du honelakorik egingo: birusak, programak, makroak edo karaktere-sekuentziak sartu web gune honetako sistema informatikoak aldatu edo hondatzeko; baliabideak masiboki kontsumitu beste erabiltzaileen sarbidea oztopatzeko; web gune honetako datuak publizitatea egiteko hartu; web gunea kopiatu, banatu, itxuraldatu edo web guneko edukia hirugarren baten eskura jarri; web gune honetako zerbitzuen bidez ekintza kaltegarriak edo mingarriak egin: jabetza intelektualari, sekretu industrialei, kontratuzko konpromisoei, ohorerako eskubideei, irudiari eta hirugarren pertsonen intimitatea kaltetu dezaketenei; bidegabeko lehia eta legez kontrako publizitatea egin.
  5. Erabiltzaileak www.irunweb.com guneko zerbitzu bat erabili edo kontratatzeko erregistratu egin behar badu, bere ardura izango da egiazko eta legezko informazioa ematea. Erregistratu ondoren erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du pasahitza arduratsuki erabiltzeko eta web gune honetako zerbitzuetara sartzeko pasahitza isilpean gordetzeko. Ondorioz, erabiltzaileek arduratu behar dute eurei ematen zaizkien identifikadore edo/eta pasahitzak egoki zaintzeaz eta konfidentzialtasunaz eta konpromisoa hartzen dute pasahitzak hirugarren batzuei ez uzteko eta beste inori sarbidea ez baimentzeko. Pasahitza arduratsuki ez erabili edo galtzen badu, eta legezkoa ez den hirugarren batek zerbitzuak legez kontra erabiltzen baditu, erabiltzailearen ardura izango da. Pasahitzak lapurtu, galdu edo beste norbaitek erabiltzailearen baimenik gabe erabiltzen baditu, erabiltzailearen ardura izango da pasahitza baliogabetzeko ahalik eta azkarren Irunweb SL-ri jakinaraztea. Aipaturiko jakinarazpena egin arte Irunweb SL-k ez du baimendu gabeko hirugarrenek egin ditzaketen ekintzen ardurarik izango.

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Irunweb SL da www.irunweb.com web gunearen titularra eta web gune honetako izenaren eta edukien jabetza intelektualeko eskubideen jabea, baita marka, izen komertzial edo ezaugarri bereizlearena ere. Gainera, web guneko honetako elementu hauek guztiak egile-eskubideek babesten dituzte: diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta bestelakoak.

Irunweb SL-k www.irunweb.com gunerako sarbidea emateak edo nabigatzen uzteak ez du esan nahi Irunweb SL-k uko egiten dionik jabetza intelektual eta industrialari erabiltzailearen mesedetan.

Horregatik, erabiltzaileak onartu egiten du Irunweb SL-n idatzizko baimenik gabe www.irunweb.com guneko edukinak partzialki edo osotasunean kopiatzea, zabaltzea, komerzializatzea, eraldatzea, berrerabiltzea, publikoki komunikatzea eta, oro har, beste zerbaitetarako erabiltzea, jabetza intelektual eta industrialaren arau-haustea ekarriko lukeela.

Datu pertsonalak ezik, www.irunweb.com gunean nahita emandako datuak (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. Irunweb SL-ren esku geratuko dira. Halaber, Lazpiurrek datu horiek mugarik gabe erabiltzeko eskubidea izango du eta ordainetan ez da konpentsaziorik egongo.

Ardura eta berme erregimena

  1. Irunweb SL enpresak ez du bermatzen www.irunweb.com web guneko informazio edo zerbitzuen zilegitasuna, fidagarritasuna, baliagarritasuna, egiazkotasuna edo zehaztasuna. Hori dela eta, Irunweb SL ez da erantzule egiten bere web gunean kokatutako besteren edukiez, ezta erabileran iruzurra egin dutelako edo bestelako arrazoiengatik erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteez.
  2. Irunweb SL-k aitortzen du teknologiaren egoera eta enpresak dituen aukeren araberako neurri tekniko eta organizatiboak hartu dituela web guneak ondo funtziona dezan eta birus eta osagai kaltegarriak izan ez ditzan. Ordea, ezin da ondorengo hauetaz erantzule egin: (a) www.irunweb.comweb gunearen eta bertan eskainitako zerbitzu nahiz edukien jarraitasun eta erabilgarritasuna; (b) edukietan egon daitezkeen akatsak eta beraien zuzenketa; (c) web gunean egon daitezkeen birus edo osagai kaltegarriak; (d) hartutako segurtasun neurrien haustea (e) web guneko segurtasun-neurriak hausten dituen edozeinek eragindako kalteak;
  3. Hirugarrenen aurrean, erabiltzailea izango da arduradun bakarra zuzenean nahiz bere izenean www.irunweb.com web gunera bidalitako edozein komunikaziorena eta web guneko eduki eta zerbitzuen legez kontrako erabilerarena.
  4. Irunweb SL-k eskubidea du aldi baterako eta aldez aurretik jakinarazi gabe www.irunweb.com web gunerako sarbidea eteteko, batez ere, mantentze-lanak, konponketak, eguneratzeak edo hobekuntzak egiteko. Ahal denean, aldez aurretik, Irunweb SL-k bere web gunen ohar bat argitaratuko du zerbitzuak zein egunetan etetea aurreikusten den jakinarazteko.
  5. www.irunweb.com web gunean beste web gune batzuetarako loturak egon daitezke eta Irunweb SL-k ez du izango lotura horien erantzukizunik. Izan ere, Irunweb SL-k ez du lotura horien kontrolik eta lotura horien helburua erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea da. Horregatik, erabiltzailearen ardura eta ez beste inorena izango da web gune horietako edukia bertan zehazten diren baldintzen arabera erabiltzea.
  6. Irunweb SL ez da erantzule egingo erabiltzaileek web gunean dauden eduki eta zerbitzuei eman diezaioketen erabilerarena. Beraz, Irunweb SL-k ez du bermatzen erabiltzaileek eduki eta zerbitzu horiei eman diezioketen erabilera hemen zehaztutako erabilerarako baldintza orokorren araberakoa izango denik, ezta legezkoa izango denik ere.

Iraupena eta aldaketa

  1. Irunweb SL-k eskubidea du web gunean sartzeko baldintza orokor batzuk edo guztiak aldatzeko eta aldaketak www.irunweb.com web gunean argitaratuko ditu. Halaber, aldez aurretik jakinarazi gabe, egoki ikusten dituen aldaketak egin ditzake web gunean, edukiak eta eskaintzen dituen zerbitzuen eta horien kokaleku edo itxura aldatu, kendu edo gehitu. Hortaz, erabiltzailea www.irunweb.com web gunera sartzean argitaratuta dauden baldintzak izango dira indarrean daudenak, eta hori dela eta, erabiltzaileak web gunean sartu edo zerbitzuak erabiltzen dituen aldiro irakurri beharko ditu baldintza horiek.
  2. Baldintza zehatzetan ezartzen dena kontuan hartu gabe, Irunweb SL-k eskubidea du aldez aurretik jakinarazi gabe web gunerako sarbidea eteteko, kentzeko edo bukatutzat emateko eta erabiltzaileak ez du kalte-ordaina eskatzeko eskubiderik izango.

Ezar daitekeen legedia eta jurisdikzio-eskumena

Irunweb SL eta erabiltzailearen arteko harremana ezar daitekeen legedia eta jurisdikzio-eskumenarekin zerikusia duen eta indarrean dagoen araudiaren araberakoa izango da. Hala ere, araudiak aurreikusten duenean bi aldeek foruren batera jo dezakete, eta legokiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginez, estatuko Epaitegi eta Auzitegietara joko dute.

Top